Wednesday, December 23, 2009

Iruñeko Iturrama FLL taldearen bideo dotorea


Iturrama institutuak First Lego Leaguen hartu du parte eta, aurtengo leloa garraio jasangarria denez horra hor ze bideo polit editatu duten

Sunday, December 20, 2009

Kevin Kellyren ideiak

Bideoan agertzen den ideia ez da makala, teknologiak eratzen gaitu? agian azken teknologia motak, Informazioa eta Komunikazio Teknologia IKT bezala ezagunak, areagotu egin dute ideia hori

Demokraziak huts egin?


Milaka pertsona bildu ziren abenduaren 19an "Egunkaria"ri bere elkartasuna adierazteko. Kasua demokraziaren huts galanta dirudi, eta honela bada, ezin da salaketa barik laga. Duela zazpi urte Egunkaria ixtea agindu zuen epai(?) batek. Oso neurri gogorra da, hainbat pertsona lanik gabe utzi egin zuen eta hedabide bat, orduan euskaraz argitaratzen zen bakarra, isil erazi zuen. Esandako denbora pasa ondoren fiskaltzak ez du ezer aurkitzen akusatuen kontra, beraz, nola da posible zigorra aurrez aplikatzea, frogarik ez ei ziren? agian ez zen justizia, politikarengandik baizik, agindua eman zen bere momentuan. Beste galdera, zelan ordainduko die Estatuak kaltetuei? Ea ikasten dugun hurrengorako eta demokrazia eusten dugun, nahiz eta esaldi zaharra dionez, "zibilizazio ostean, basamortua eta demokrazia eta gero, diktadura"

Sunday, December 13, 2009

Enkarterri taldea Euskadiko FLLan


Enkarterri2 da izen bereko taldeak Euskadiko FLL lehiaketa eraman zuen errobot bat; torneoaren lehengo fasean (57 saio)ren artean puntuaziorik altuena atera zuena izan da. Iker eta Igorrek, irudian Ibai (errobota maneiatzen duena)ren ondoan daudenak, izan dira diseinatzaileak. Zorionez!
Hala ere, Bartzelonara Microsak, errobotagatik, Overclock proiektu zientifikoagatik eta Bideluze proiektu teknikoagatik joango dira, ea zorte on duten bertan!!

Wednesday, December 02, 2009

EDUKI DIGITALAK

AGREGAk eskaintzen ditu eduki digitalak Estatuko hizkuntzetan