Friday, December 31, 2010

2011rantz

Gertu sartuko gara 2011. urtean, aurtengo gabon jaiak erdian direlarik. Ongi pasatu, eta kalea alaitu, batez ere merkatalgoan jarduten dutenek, zein tabernariak ere. Irudian hauetako Balmasedako batek bururatu zuena, edalontziak eta guztiz...

Tuesday, December 14, 2010

Ospatu da FLL10-11 Euskadin

Joan den larunbatean, abenduak 11n, Euskadiko FLL2010-11 ospatu izan da Derion, Bizkaian. Bertara 26 talde joan dira, denak ikastetxe bati lotuta. Aurkeztu zituzten bi hilabeteen zehar prestatutako proiektu zientifikoak, teknikok eta gero, egindako robotak lehian sartu ziren aurtengo FLLk erakundeak banatutako eremuetan.
Honelako kasuetan gertatzen den bezala, denetarik ikusi ahal izan dugu: poza, tristura, alaitasuna … baina gazteak oso motibatuak zirudien.
Enkarterri dagokienez, Zallako BHIk robot bat bidali zuen, Enkarterri III, nahiko lan eskasa egin zuena, nahiz eta saiakeretan oso puntuazio altua atera. 

 Aurten, lehengo aldiz, Muskizko Somorrostro ikastetxeak Somorobot delakoa bidali zuen ere. Taldeak ahalegin handiak egin ei zituen eta bere emaitzak jaso egin zituen. Azkenean, irabazleak, Arrasateko Arizmendi Ikerlanekoak suertatu ziren,  Zorionak!!   Eta guztiei segi saiatzen!!!

Monday, November 29, 2010

P2P Unibertsitatea

Heldu da P2P filosofiaz oinarritutako unibertsitatea. Jendeak elkar trukatzen ei da haien ezagutza... beste gauza izango da bere kalitatea(?)
Philipp Schmidt eta Delia Browne dira sistema honen bi sortzaile

Wednesday, November 17, 2010

Enkarterrialde

Enkarterri garapenerako sortu egin zen erakunde hori, Enkarterrialde, egoitza Artzentalesen duena.
Azaroaren 17an ekitaldi bat antolatu du: "Todo lo que necesitas saber para estar al día en Internet"; Gordexolan garatutako jardunaldi honetara ehun pertsona baino gehiago joan dira, batez ere enpresari eta ikastetxeko arduradunak.
Miguel Sanchez eta Jabier Egiluzek ia lau ordu bete dituzte gai hauek jorratzen:
  • Informazioa Web.2an
  • Multimedia
  • Web-aplikazioak
  • Komunikazioak
  • Sare sozialak
  • Geokokapena
  • Internet mugikorra eta
  • Gailu berriak
Era atseginaz aurkeztu dituzte Interneten gertatzen ari diren gauzak duela urte gutxi arte pentsa ezinak.

Tuesday, November 16, 2010

Rubick kuboa ebazten Legoz

Burua hausten ibili egin da gende anitz eta orain, horra hor, errobotak lasai lasai kuboa behar den moduan uzten!

Friday, November 12, 2010

San Martin eguna baino lehen

Eguraldi haizetsua, euritsua... San Martin eguna heldu arte. Batzuk hondartzara joan eta bertan "itsas- parapente", bere izena honela bada, ikusi ahal izan genuen. Bideo eskegi dut baina bloggerekoek iragazi dute

 Zierbena aldera hurbildu eta bertan ikusi genuena ez da atsegin bat ere ez. Harriz beterik zegoen gune hau; Enkarterriko hondartzatik hondarra ari dira hartzen Kaitza, Superpuerto lanetarako. Duela gutxi, egunkarietan manifestaldiak agertzen ziren bertako biztanleek protestatzen. Badirudi enpresa arduradunak inongo baimenik gabe ari da lekuz aldetze hori egiten!

Tuesday, October 19, 2010

Zalla BHI ikasleak Zamudio Parke Teknologikoan


Innobasquek gonbidatuta, Zallako institutuko ikasle batzuk Zamudioko parke teknologikoan izan dira astelehenean, urriaren 18an. Ikasle hauek First Lego League lehiaketan ari dira parte hartzen, FLLren aurtengo gaia ingeniaritza biomedikoa da, beraz, proiektu zientifikoaren problema edo egoera ebazteko horri buruzkoa izan behar da.
Bisitatutako enpresak Gaiker, genetikaz -beste gaien artean- egiten du ikerketa eta Robotiker, Tecnalia barruan dagoena, zein domotika proiektua garatzen ari baiten, besteen artean.

Saturday, October 16, 2010

Galdames Folk 2010

Urriaren 15 eta 16 ospatzen da IX. Galdames Folk jaialdia. Ostiralean Euskadiko Adarrots eta Eskoziako Session A9. Larunbatean Camerungo Manbala eta Le vent du Nord, Kanadakoa San Pedro enparantzan joko dute . Sarrera doanik da.

Monday, October 04, 2010

Turismo etxeko aulkitik

Webgune honetan ehun baino pare toki gehiago jasotzen dira. Aulkian ezerita eta munduko tokirik arrakastatsuenak bisitatu ditzakegu klikez klik.

EVEREST



Zallako Unai Llantada, Himalaya mendi lerrokatean dabil. Enkarterriko lehenengo 8000koa egin du urriaren 6an. Zori on izan Unai!
Bere blogean espedizioari buruzko berriak eguneratzen ditu

Sunday, September 26, 2010

Pobalean, Goi mailako tentsioa!




Muskizen aurkitzen den Pobal auzoa ospetsua da bere burdinola dela eta. Hala ere, azken aste hauetan beste arrazoi izango du ezaguna izateko, hots, goi mailako tentsio elektrikoa garraiatzeko linea zeharkatuko du haran erditik.
Irudian, kableak kokatzeko azpiegitura; beste iruditan elektrizitate dorre bat nondik botako bait duten eroaleak.

Friday, September 24, 2010

FLL2010-11 martxan


Jadanik abiatu da aurtengo FLL lehiaketa. Derion 26 talde eman dute izena. Zorte on guztientzat eta ongi pasa.
Zallako BHI da Enkarterriko ordezkaria, partaide batzuk aurkezpen saioan ikus daiteke ondoko argazkian.
Beste alde, aurtengo edizioaren finala Euskadin ospatuko da lehenengoz

Saturday, September 18, 2010

Kebak eta elikadura

Hona hemen albaitari espainiar batek aldarrikatu duen:
“Soy veterinario y os puedo decir de que está hecho el kebab ya que somos los que tenemos competencias sobre todo el proceso (No los veterinarios donde llevas a tu perro, sino los que trabajamos en las administraciones públicas). Está compuesto básicamente de vísceras de ternera, pollo o cordero (también llamado ternera en la carta donde lo comes), eso es: intestinos, corazón, pulmón, mediastino, ojos, vamos, todos los llamados "subproductos". A veces cae alguna falda (músculos del abdomen que es de donde saca la carne Mcdonalds), todo esto se mezcla con grasa de ternera, sal, algún aditivo, muchos conservantes para mantener la carne durante días en el rodillo sin que se pudra, y especias. Se prensa y se pincha en una barra de acero para cocinarse como ya sabéis.
* Un estudio español advierte del "escandaloso" nivel de sal y grasas saturadas de la 'carne del Kebab'
* Contienen la mitad de calorías recomendadas para una mujer en un sólo día
* Además, el 35% de ellos tienen restos de carne distinta al pollo o a la ternera.
La respuesta acaba de darla un estudio realizado por los responsables de calidad alimentaria español, que ha desvelado que los kebabs contienen una media de 1.000 calorías, una cantidad que el portavoz de los autores del estudio, Geoffrey Theoblad, "es una causa seria de preocupación".

Monday, August 23, 2010

QR kodea



QR kodea ibilgailu-industrian erabiltzen zen; gaur egun sakelako telefonoetatik irakurtzea posiblea denez, aplikazio ugaritan hasi da ikusten, adibidez, publizitatean,, merchandasing, diseinua, Webgintzan...
Ezagunak diren barra-kodeak jadanik, QRkoak horren luzapena dira, nolabait, bidimentsionalak dira eta gure telefonoak irakurtzean estekatzen du helbide zehatz batetara, hori bai, telefonoak software egokia aurre instalatuta izan behar du.

Friday, July 23, 2010

Botatzeak

Egun hauetan Zallako BHIko eraikuntza bat eta ondoko frontoia, Mimetiz, botatzeari ekin diote. Ikastetxeak patio handiago izango du eta, denboraz, eraikuntza berrian, batxilergo gelak kokatuko dituzte.

Friday, July 16, 2010

Nekazari japoniarrak

http://elbazardelavida.blogspot.com/2010/07/obras-del-campesino.html
Helbide honetan agertzen da nekazari japoniarren kreatibitatearen adibide bat.

GALARLEIZ 2010


Uztailaren 18an ospatuko da aurten XV.garren Galarleiz froga. Mendiko lasterketa izanik nahiko proba gogorra izaten da, maratoi luzera berdinekoa baina Ordunte mendilerroaren zehar, Zallara heldu arte. Ea jarraitzen du ikusgarria izanik

Thursday, July 15, 2010

Sargoria

Udak ekartzen dizkigun sargori-egunak ekiditeko, hona hemen Balmasedako gaztek zer egiten duten, Zubi Zaharra ondoan Kadagua ibaiaren uretan murgiltu freskatzeko.

Balmasedan (ia) beti jai


Nahiz eta jaiak uztailaren 16an inguru ospatu, urtean zehar Balmasedan ospakizun anitz egiten dute. Azken aste hauetan, adibidez, euskal ezkontza bat, garagardo jaia, eta abar.
Irudian, "garagardo jaietan" erabili zuten karpa.

MENDEBALA-2010

Uztaila hasi berria eta Sopuertan bi egun musika zeltikorekin ongi pasatu ditu jendeak. Urtero ospatzen da bilkura hau, Kantauri itsaso ondoko herrietatik sortzen diren soinuak bereganatzen du Mendebala jaialdiak. Aurten Galiziako Luar na lubre eta Euskal Herriko Adarrots, Sokaide, Bizardunak eta Xabi Aburruzagaren ondoan Falarnoncaduca eta Asturiaseko Tejedor taldeak ziren egitarauan.

Wednesday, June 09, 2010

Itugarpe kadetea maila igo




Itugarpe bere taldearen bigarrena sailkatu zen. Ligatxo bat jolastu egin du beste 4 taldekin (gainontzeko taldeen bigarrenekoak, hain zuzen) eta lehengoa amaitu egin berri da, Amorebieta, Bermeo, Santurtziko Gazteak eta Loiola Indautxokekin jolastu ondoren. Zorionak Errekalde- Irala- S.Adriango taldeari!

Monday, May 31, 2010

Txapeldunak

Maiatzaren 28an, Zallako institutuko 9 ikaslek ROBOCAMPEONES -2010 lehiaketan parte hartu zuten. Horretarako Madrilen egon ziren hiru egunen zehar eta Sumo eta Rescue delako frogak gainditzeko errobotak doitu egin zituzten.
Gazte horien artean Mikel Hernández eta Ibai Cabareda ziren, bere errobota "Dora"rekin. Finalera heldu eta txapeldunak geratu.
Zorionak!!!

euskaltube.com bideoak | Izenburua: robocampeones-10 | Erabiltzailea: alfonso

Tuesday, May 04, 2010

Robocampeones10


Zallako institutuko ikasleak aurtengo Robocampeones ari dira prestatzen. Lehiaketa hau maiatzaren 28an ospatu da Madrilen eta bertara joango dira 4 talde, 9 ikasle. Horietako bik "Rescue" delako frogan arituko dira; beste bi taldek "Sumo" froga prestatuko dute. Irudian sumoren lehenego bi "sparring" aurrez aurre.

Balmasedan "sarracina"



Horcasitas jauregiak hotela edo errestaurante edo antzeko zerbitzua eskeiniko ei du, horretarako finkatu behar dituzte oinarriak eta beste "eguneraketak" egin behar dituzte eraikuntzan. Gezurra dirudi arren, Balmasedan zegoen zuhaitzik dotoretsuena ere erditik kendu dute, honela ulertzen da aurrerapena?

Sunday, April 18, 2010

FLL Atlantako emaitzak


Amaitu da FLL 09/10 Atlantako finala, emaitzak jadanik kontsulta ditzake.
Espainatik Bartzelonako Blau la Vall taldeak sari bat ekarri du, "Gracious professionalism" dagokiona, hain zuzen.
Euskaditik Lauro ikastolakoak, Andoaingo Bideluze eta Donostiako Axular Lizeokoak irabasle atera ziren Derion. Azken bi hauek, Bartzelonan, bi sari ere jaso egin zituzten. Atlantarako bidaia eta egonaldia, Andoaindarrek esaten duten arabera, 15000€ ateratzen da eta norberak lortu behar ditu, bai da didaktikoa!!!

Friday, April 02, 2010

Mini-errobotak Deustun

Martxoaren 25ean ospatu da Deustuko Unibertsitatean bere miniboten arteko lehiaketa irekiaren finala. Lau modalitate: lerro jarraitzaileak, nini-sumo, sumo eta librea. Finalera heldu direnak Madrilgo Coslada herriko talde bat, Sevilla eta Deustuko unibertsitateen partaideak eta Errenteriako bakarti bat. Entretenigarriak izan dira ekintzak eta amaitzeko, libre moduan, F1 simulazio aurkezpen bat egin dute 4 mogay motako errobotekin


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Deustuko minibotak | Erabiltzailea: alfonso

Saturday, March 27, 2010

Abiadura handiko eskaneatze

Tokyon, nola ez, asmatu ei dut AHE (izan liteke), abiadura handiko eskaneatze, hurrengo bideoan ikus ahal den moduan:

Sunday, March 21, 2010

Bertsolaritza


Joan den asteazkenean, martxoaren 17an, zonaldeko Bertsolaritzaren txapelketa ospatu zen lehendabizi Enkarterrin, Zallako kultur etxean hain zuzen. Irabazleak Lea Artibaikoak izan ziren eta aukera daukate lehiaketan jarraitzeko hurrengo fasera.
Zallako Institutuko DBH 2. eta 3. mailako ikasleak izan ziren bertan, ea Enkarterriko eskola hezitzen jarraitzen duen

Sunday, March 14, 2010

EGIA

Gero eta gehiago entzuten ari da 11-S datan gertatutakoaren egia ez dugula benetan jaso. Errusiako TBan honelako berria atera da duela egun batzuk

Sunday, February 28, 2010

Haizetearen ondorioak



Ziklogenesi lehergarria deitzen ei da larunbata eta igandeko lehengo orduetan jaso egin dugu Enkarterrin. Haizea 200 km orduko baino gehiago jo du Urdunaren inguruan, eta Karrantzan ehun baino gehiago ere
Bai herrietan zein mendietan igande goizean posiblea izan da honelako irudiekin topatzea, zorionez gizabanako kalterik ez dira izan.

Wednesday, February 24, 2010

Israelgo teknologia

Birtual dirudi arren sistema malgu hau ateratzear ei dagoela, Roll top etorkizuneko laptop honela izendatu dute

Monday, February 08, 2010

Seme alabek leporatuko digute

Hurrengo belaunaldiak gaurkoa baino osasun eskasago izango du, historian lehenengo aldiz gertatzuen ei da!

Saturday, February 06, 2010

Soft askea

TVE bigarren kateak eman zuen erreportajea, software librea beste paradigma suposa dezake, nolako harremanak izan, zelan egin negozioak, ... Richard Stallman da gehien ezagutzen den ordezkaria

Sunday, January 31, 2010

KOKE instalazioaren aurka

Teleberrin agertu da Muskizen eginiko Koke plantaren aurkako manifestaldia. Honelako instalazioak etxebizitzetatik 2000 metrotara baino gutxiago egotea zeharo ezlegala da, argi eta garbi; beste gauza da konponketak, txantajeak eta politikari eta oligarkien artean adostatzen dutena.

Saturday, January 30, 2010

Sakeleko telefono balio anitza

Egiazkoa dela ematen du SANSING sega-potok egiten duena!
Bide batez, egun hauetan heldu zaigu berria: Hego-Koreako Samsung enpresak HP baino salmenta handiagoak lortu ditu

Sunday, January 17, 2010

Aranguren txapeldun


Enkarterriko eskuz pilota txapelketaren finala Muskizen ospatu da urtarrilaren igande honetan. Hiru maila, adinaren arabera. Txikienen lehian Sestaok irabazi egin du, helduenen artean Urtuellakoek irabazi dute eta gazte mailan Zallako Arangurenekoak txapeldunak geratu dira. Unai Antizar atzealdean eta Egoitz Llanok aurrean irabazi diete 22-16 Urtuellako Aitor Adrian, atzealdean, eta Asier Artetxe aurrealdean.

Saturday, January 16, 2010

Oihanean petrolio aterako al duten?

Ekuadorrean...

Banner: Selva tropical - un regalo muy especial