Sunday, April 18, 2010

FLL Atlantako emaitzak


Amaitu da FLL 09/10 Atlantako finala, emaitzak jadanik kontsulta ditzake.
Espainatik Bartzelonako Blau la Vall taldeak sari bat ekarri du, "Gracious professionalism" dagokiona, hain zuzen.
Euskaditik Lauro ikastolakoak, Andoaingo Bideluze eta Donostiako Axular Lizeokoak irabasle atera ziren Derion. Azken bi hauek, Bartzelonan, bi sari ere jaso egin zituzten. Atlantarako bidaia eta egonaldia, Andoaindarrek esaten duten arabera, 15000€ ateratzen da eta norberak lortu behar ditu, bai da didaktikoa!!!

Friday, April 02, 2010

Mini-errobotak Deustun

Martxoaren 25ean ospatu da Deustuko Unibertsitatean bere miniboten arteko lehiaketa irekiaren finala. Lau modalitate: lerro jarraitzaileak, nini-sumo, sumo eta librea. Finalera heldu direnak Madrilgo Coslada herriko talde bat, Sevilla eta Deustuko unibertsitateen partaideak eta Errenteriako bakarti bat. Entretenigarriak izan dira ekintzak eta amaitzeko, libre moduan, F1 simulazio aurkezpen bat egin dute 4 mogay motako errobotekin


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Deustuko minibotak | Erabiltzailea: alfonso