Monday, May 31, 2010

Txapeldunak

Maiatzaren 28an, Zallako institutuko 9 ikaslek ROBOCAMPEONES -2010 lehiaketan parte hartu zuten. Horretarako Madrilen egon ziren hiru egunen zehar eta Sumo eta Rescue delako frogak gainditzeko errobotak doitu egin zituzten.
Gazte horien artean Mikel Hernández eta Ibai Cabareda ziren, bere errobota "Dora"rekin. Finalera heldu eta txapeldunak geratu.
Zorionak!!!

euskaltube.com bideoak | Izenburua: robocampeones-10 | Erabiltzailea: alfonso

Tuesday, May 04, 2010

Robocampeones10


Zallako institutuko ikasleak aurtengo Robocampeones ari dira prestatzen. Lehiaketa hau maiatzaren 28an ospatu da Madrilen eta bertara joango dira 4 talde, 9 ikasle. Horietako bik "Rescue" delako frogan arituko dira; beste bi taldek "Sumo" froga prestatuko dute. Irudian sumoren lehenego bi "sparring" aurrez aurre.

Balmasedan "sarracina"



Horcasitas jauregiak hotela edo errestaurante edo antzeko zerbitzua eskeiniko ei du, horretarako finkatu behar dituzte oinarriak eta beste "eguneraketak" egin behar dituzte eraikuntzan. Gezurra dirudi arren, Balmasedan zegoen zuhaitzik dotoretsuena ere erditik kendu dute, honela ulertzen da aurrerapena?