Friday, July 23, 2010

Botatzeak

Egun hauetan Zallako BHIko eraikuntza bat eta ondoko frontoia, Mimetiz, botatzeari ekin diote. Ikastetxeak patio handiago izango du eta, denboraz, eraikuntza berrian, batxilergo gelak kokatuko dituzte.

Friday, July 16, 2010

Nekazari japoniarrak

http://elbazardelavida.blogspot.com/2010/07/obras-del-campesino.html
Helbide honetan agertzen da nekazari japoniarren kreatibitatearen adibide bat.

GALARLEIZ 2010


Uztailaren 18an ospatuko da aurten XV.garren Galarleiz froga. Mendiko lasterketa izanik nahiko proba gogorra izaten da, maratoi luzera berdinekoa baina Ordunte mendilerroaren zehar, Zallara heldu arte. Ea jarraitzen du ikusgarria izanik

Thursday, July 15, 2010

Sargoria

Udak ekartzen dizkigun sargori-egunak ekiditeko, hona hemen Balmasedako gaztek zer egiten duten, Zubi Zaharra ondoan Kadagua ibaiaren uretan murgiltu freskatzeko.

Balmasedan (ia) beti jai


Nahiz eta jaiak uztailaren 16an inguru ospatu, urtean zehar Balmasedan ospakizun anitz egiten dute. Azken aste hauetan, adibidez, euskal ezkontza bat, garagardo jaia, eta abar.
Irudian, "garagardo jaietan" erabili zuten karpa.

MENDEBALA-2010

Uztaila hasi berria eta Sopuertan bi egun musika zeltikorekin ongi pasatu ditu jendeak. Urtero ospatzen da bilkura hau, Kantauri itsaso ondoko herrietatik sortzen diren soinuak bereganatzen du Mendebala jaialdiak. Aurten Galiziako Luar na lubre eta Euskal Herriko Adarrots, Sokaide, Bizardunak eta Xabi Aburruzagaren ondoan Falarnoncaduca eta Asturiaseko Tejedor taldeak ziren egitarauan.