Monday, November 29, 2010

P2P Unibertsitatea

Heldu da P2P filosofiaz oinarritutako unibertsitatea. Jendeak elkar trukatzen ei da haien ezagutza... beste gauza izango da bere kalitatea(?)
Philipp Schmidt eta Delia Browne dira sistema honen bi sortzaile

Wednesday, November 17, 2010

Enkarterrialde

Enkarterri garapenerako sortu egin zen erakunde hori, Enkarterrialde, egoitza Artzentalesen duena.
Azaroaren 17an ekitaldi bat antolatu du: "Todo lo que necesitas saber para estar al día en Internet"; Gordexolan garatutako jardunaldi honetara ehun pertsona baino gehiago joan dira, batez ere enpresari eta ikastetxeko arduradunak.
Miguel Sanchez eta Jabier Egiluzek ia lau ordu bete dituzte gai hauek jorratzen:
  • Informazioa Web.2an
  • Multimedia
  • Web-aplikazioak
  • Komunikazioak
  • Sare sozialak
  • Geokokapena
  • Internet mugikorra eta
  • Gailu berriak
Era atseginaz aurkeztu dituzte Interneten gertatzen ari diren gauzak duela urte gutxi arte pentsa ezinak.

Tuesday, November 16, 2010

Rubick kuboa ebazten Legoz

Burua hausten ibili egin da gende anitz eta orain, horra hor, errobotak lasai lasai kuboa behar den moduan uzten!

Friday, November 12, 2010

San Martin eguna baino lehen

Eguraldi haizetsua, euritsua... San Martin eguna heldu arte. Batzuk hondartzara joan eta bertan "itsas- parapente", bere izena honela bada, ikusi ahal izan genuen. Bideo eskegi dut baina bloggerekoek iragazi dute

 Zierbena aldera hurbildu eta bertan ikusi genuena ez da atsegin bat ere ez. Harriz beterik zegoen gune hau; Enkarterriko hondartzatik hondarra ari dira hartzen Kaitza, Superpuerto lanetarako. Duela gutxi, egunkarietan manifestaldiak agertzen ziren bertako biztanleek protestatzen. Badirudi enpresa arduradunak inongo baimenik gabe ari da lekuz aldetze hori egiten!