Saturday, February 12, 2011

SARE SOZIALAK


“Sare sozialetan preso” izenburuarekin Igor Leturiak idatzi egin du artikulu bat Elhuyar aldizkarian; bertan Sir Tim Berners-Lee, Webaren asmatzaileak, adierazi zuena erakarri du. Sintetikoki, Webaren sorrerako printzipioek (unibertsaltasuna, deszentralizazioa, estandar irekiak, sarearen neutraltasuna…) jasan dituen beherakada nabarmentzen du., are gehiago, egungo sare sozialek printzipio horiei kalte egiten dietela.
Sareak erabat itxiak dira, honela jendeak lagun gehien dituen saretan ematen du izena, eta mundu guztia sare gutxi batzuetan kontzentratzen da, dena erabat zentralizatuta geratzen da, gainera, enpresa baten edo batzuen monopolio edo oligopolioa gertatzen da.
Beste fenomeno bat zabaltzen ari da, blogetan edo foroetan sortzen diren eztabaidak helarazten dira honelako sareetara, jendeak bere lagunekin partekatzen dituelako, azkenean sakabanatzen dira erakarpenak, hasierako blog edo foroa kaltetuz.
Beste aldetik, sare batean sortzen diren edukiak bertan geratzen dira, formatu estandar ez dagoenez ezin da eraman beste batera. Igorrek konparatzen du egoera gure posta elektroniko zerbitzuaren hornitzaile batek ez bagintuen uzten mezuak bestetara bidaltzea.
Zelan saihestu egoera hau?  Azken honetan zerbitzu pare bat martxan daude: Status-Net software libre da, edozeinek instalatu dezake; Identi.ca zerbitzu-hornitzaileak erabiltzen du eta OStatus standard irekia erabiltzen du zerbitzari ezberdinen artean egoera partekatzeko. Iaztik Diaspora software librea sortu zen ere, intentzio berdinekin.
Aukerak badaude, orain gure erabakiak!