Wednesday, August 17, 2011

2011 Solar Quedada ospatu egin da

Joan den asteburu luzean ospatu egin zen aurtengo Solar-Quedada Nafarroako Kortes herrian. Ostiral eta larunbatean berrogei ikaslek jaso egin zuten 16 orduko energiari buruzko formazioa. Nahiko praktikoa izan ei da eta zenbait muntai eta frogaketa egin omen zuten.

Igandean, 14an, eta astelehenean "Quedada", bilkura, bera ospatu zen. Horra joan dira energia berriztagarrien aldeko mota guztietako jendea. Lehenengo energia nuklearren kontrako komite kide batzuk ere bertan agertu ziren: Mario Gabiria, Artemio Baigorri, edo Extremaduratik etorritako Juan Serna, ezagunen artean; liburugileak: Super eta Iñaki Urkia; enpresari eta erreferentea mundu honetan: Pep Puig – zeinek omenaldi bat jaso egin baitzuen- Josep Puig ere bere ezagutzarekin hartu zuen parte. Eguzki asmakizunen hedatzailea, Luis, Taer Solar sortzailea. Jesús Caballero, eta bere proiektu jasangarria Cascanten; Dinamizatzailea Manolo Viches, nork jendeari hainbat azalpen eman baitzion, eta bere azpiegitura ekarri zuen erakusteko eta auzolanez eginiko bazkariak prestatzeko.
Gai batzuk jorratu ziren foroan:
· Korteseko alkateak aurkeztu zuen, bertako nekazari eta teknikariekin, horko haize-sorgailuen parkea. Honen ezker Erriberako herri horren zelaiak ureztatzeko aukera izango dute.
·  Zentral nuklearren itxiera, batez ere Estatukoak. Bereziki Pep Puig teknologia honen hiru gezur azaldu zituen modu errazaz. Mario Gabiriak ere, bere argudio adierazi zuen, hots, ez dago inongo aseguru etxe enpresa horien jarduera aseguratzen duena, bermatzen duena, beraz, ezin dira martxan jarri, legea bete nahi badute.
·   Indar elektrikaren erreziboak ordaintzerakoan, enpresa aldatzeko aukera zabaldu zuen “som energia” elkarteak. Honen bazkideek eskatzen dute bereziki, haiek erabiltzen duten energia iturburu berriztagarria izatea. Badirudi irailetik aurrera jarriko da martxan eta, nahiz eta katalunian sortuta izan, edonork aukera dezake elektrizitate komertzial konpainia moduan.

“Aisialdirako” denbora ere izan zen, orduan Zine,  musika eta bisitak egin ziren. “La hora 11” Jordi Mirallesek aurkeztuta. Eskolako atezainak sorpresa eman dio bere musika egiteko artea erakusterakoan. Jordi Skywalker y la Compost Band Orquesta,  bere tresnak garraiatzeko astoak erabiltzen dituelako ospe handia lortzen ari dena. Gaztelua barrutik ikusteko aukera izan zen, Concha eta Montsek azalduta.
Hurrengo helbidean irakur dezake Korteseko deklarazioa