Sunday, December 30, 2012

Fracking, kontuz!!!

Fracking, edo haustura hidraulikoa, petrolioa eta gasa ateratzeko teknika bat da. Produktu hauek harkaitzetan txertatuta daudenean erabiltzen den teknika, hain zuzen. 
Nola funtzionatzen da? Ura, hondarra eta produktu kimikoak presioz xiringatzen dira gasa eta petrolioa atera erazteko. Non daude arriskua? Badirudi enpresek ez dute inoiz esan zer motako produktu kimikoak erabiltzen dituzten, zergatik? Azken urte hauetan AEBetan erabiltzen ari da eta honela lortu egin dute prezio konpetitibo merkatuan. Europan planteatzen ari da eta Kantabria zein Euskadi erkidegoan miatzen ari ei dira.  
EL Pais egunkarian New York unibertsitate baten irakaslea den Ingraffea jakintsuak azaltzen du zer problemak ekarriko lituzke sistema honek. Alde batetik, metanoren hedatzea, negu efekturako CO2 baino 4 bider du ahalmena; beste aldetik, akuiferoentzako arriskuak, eta uraren kalitatea galtzen badugu, Mena eta kadagoa haranean adibidez, akabo.

Friday, December 28, 2012

The next years


Petrolioaren menpekotasuna nabarmena da gure egungo gizartean baina, zer gertatuko da elementu beltz hori murrizten denean? nola birkokatuko dira gizartearen osagaiak? Hurrengo bideoan galdera hauek haien buruei egiten diete gure auzokideek, Britainia handikoek:

Thursday, December 27, 2012

Deficit? Wich deficit?

Zer balio eransten diote gure gizarteari finantza ingeniariek?  hauek dira haien asmakizunak, herritarrei dirua zelan kentzea, politikarien laguntzaz?

Tuesday, December 18, 2012

Teknologia zer den

Esanahi ugari dauka teknologia hitzak: batzuentzat tramankuluetaz arduratzen dena da, beste batzuk eskulanekin erlazionatzen dute, beste kasutan informazio teknologiarekin lotzen dute, edo zientzia aplikatuta... "teknologo" on bat aurreko eta beste askoren sintesia eta ezagutza zabala izan behar du, beste konpetentzien artean...

Sunday, December 09, 2012

Durangoko azoka


Une egokia abenduaren hasierako egunak honelako azoka gauzatzeko. Durangon biltzen dira ekoizle, banatzaile eta erosle, denak euskal kultura eusteko asmoz.
Garai hau, globalizazio garaia ei dena, ekonomiaren goraberak klase ertaina  murrizten du, gero eta meheago bihurtzen; neoliberalismoa aurrera doa gure inguruan, famili zehatz batzuen onean, baina gehiengoari kaltetzen... noiz arte ez dakigu. Burutazio hauek egoerak azokari mina egingo ez ote dion erakartzen dute.
Ekitaldi anitz, 300 baino gehiago, baina bata oso bitxia: Euskararen herriaren konstituzioa; orain daukaguna aldatzeko ordua heldu zaiola uzten dutenak hedatzen ari diren momentuan atera da lan hau. Idealismo hutsa?

Tuesday, October 30, 2012

Design and Technology


Espainiako Bigarren Hezkuntzaren Teknologiak zerbait antzekotasun dauka Britainia Handiko Design and Technology irakasgaiarekin; gure kasuan gaia zabalagoa da eta konpetentziak lortzeko prestatuta dago ere bai, adibidez, ikasleek ikas- prozesuaren jabe izanik ekintzailetza garatzen du, beti helmuga praktikoa izanik. Beheko bideoan britainiarrek bere irakasgaia azaltzen dute:


Saturday, October 27, 2012

Adibide eman


Aspaldidanik entzuten da nola gizartearen osagaiak iraultzen ari dira, bakoitzak bere betebeharraren alderantzizko portaera izanik: eliza gizonek inork baino bekatu gehiago egin ei dute (pederastia) OMSek (munduko osasuna erakundea) badu zer ikusirik txerto “per tutti” delako negozioan,  politika gizon-emakumeek guztion interesari begira beharrean bereak besterik ez dute defendatzen, justizia gorabeheren adibideak nonahi …
Irudian gidariei argazkiak egiten dizkien  Ertzaintzaren kotxe bat ikusten da, radar eta guztiz, lehenago edo geroago isunak jartzeko. Bistan dago gaizki aparkatuta dagoela, beste adibide bat non ADIBIDEA EMATEN EZ DUEN.

Saturday, September 29, 2012

San Miguel


Irailak 29, San Miguel kristauen egutegian. Aralarko estatua sasi estralurtarra ateratzen ei dute Nafarroan eta urte gehienetan euripean. Aurton ere honela dirudi, lehorte apur bat arintzen.
Zallan, berriz, jaietan murgilduta. Aste osoan zehar hainbat ekitaldi eta amaitzeko, urriaren 8an, "Gangas" eguna. Beheko irudian "aterpea" prestatzen, badaezpada.
Ongi pasa itzazue udazkeneko lehenengotariko jai hauek!!!

 

Monday, September 03, 2012

Hau pittu hau 25 urteurrena

 Duela 25 urte sortu zen Bilbon "Hau pittu hau" konpartsa (ez dut esteka jartzen eraso bat jaso du eta bere Webgunea une honetan kutsatuta dagoelako)
Azkeneko jaietan ospatu egin dute eta bazkari bat, txosnen artean, egin eta sortzaileak gonbidatu egin zituzten ere bai.
Hamaika TB erreportaje txiki bat egin zion:

Saturday, September 01, 2012

Eusko

Euskal moneta aurrera darrai. Iparraldeko talde batek irmo mantentzen da diru mota hori gauzatzeko. Beheko bideoan partaide batzuk ari izaten dira, azalpenak ematen

Monday, August 27, 2012

Manuel Castels-en miaketa

Elkarrizketa non M Castels-ek bere iritziak adierazten dituen:


Wednesday, August 08, 2012

Solar quedada 2012

4. edizio izanik, Kortesen ospatu egin da agorrilaren 4 eta 5ean aurtengo Solar Quedada. Jendea elkartzeko, agurtzeko, berriak komunikatzeko... Bide batez, ongi pasatzeko egun pare bat, osasungarri jan, eguzkiz berotuta, eta omenaldi bat ospatzen ere; aurten Eduardo Lorenzori tokatu zaio. Berak energia fotovoltaikoaren garatzaile izan da bere lanpostutik, Madrilgo UPan, non katedradun moduan lana egiten baituen.


Wednesday, July 04, 2012

Irakasle ala showman/show-woman

Egia da honelako saioak prestatzea oso dibertigarria izango dela, baita ikasleen arreta erakartzen dutela ere bai; baina, egunero gauza berri asmatu behar da nerabe horien arreta eusteko? Zenbat ordu astero muntaiak gauzatzeko? Informazio paketatuarekin (telebistan zein bideo jokoekin, eta beste) lehiatu behar dute irakasleek?
Musika munduan honelako zerbait gertatu izan da: ontziratu dituzte milioika abestiak eta hor daude horrenbeste kontsumitzaile sutsuak "produktu" horiek deskargatzen, aurrez bultzatu “egin zizkioten” aukerak hautatzen. Honela industriak bastetzen / zaplaztatzen ditu beste aukerak ...

Monday, June 25, 2012

Mugikaren hitzaldia

Uruguay gobernatzen duen Mugika predidenteak Rio de Janeiron emandako hitzaldia. Entzun besterik ez da egin behar.

Sunday, June 24, 2012

Tesla bikaina

Selekzioen arteko futbol partidua jolasten den bitartean, TVE1k Teslari buruzko erreportajea igortzen ari zela. Beti bezala, Serbiako teknologoaren izena entzutean bere handitasuna  etortzen zaigu burura.
Nilola Tesla INFORME SEMANAL 2012ko ekainaren 23an.

Saturday, June 23, 2012

Pankarta


Duela urte batzuk Nazioarteko Merkatal Erakundeak estatuek kudeatzen dituzten zerbitzuak pribatizatzea erabaki zuen. Erakunde horrek gure gizartek izan dituen printzipioak kutsatzen ditu, diruaren menpekotasunez jarriz. Hona hemen ondorioak: esparru zabalak, egun beste ez dira geratzen, non haien “negozioak” garatzea (osasuna, hezkuntza, … ) irizpide bakarra dirua, dirua irabaztea, … jendea hor konpon.

Wednesday, May 30, 2012

D. Jeronimo de Ayanz y Beaumont

"Historia" napartar pertsonai honetaz ahastu egin da, bere lorpenak itzelak izan arren. Elhuyarrek antolautako bideoen lehiaketan bigarrena geratu dena, Jeronimori buruz izan da:


Saturday, May 19, 2012

Libdub Nafar erresumaren alde

Talde dexente bildu dira datorren ekainaren 16an Irunean izango den bilkura oroi erazteko. Nafarroak independentzia galdu zuen urteurrena ospatzen da aurten eta hori dela eta lipdub prestatu dute hainbat erakundek

SCRATCH aguna Bilbon

Bilboko Alhondigan ari da ospatzen aurtengo Scratch eguna 2012, bertan 10-12 urteko neska mutil hartzen dute parte zenbait ikastetxetik etorrita. Scratch programazio lengoiaren ingurunea da, ez du zehaztasun sintaktiko handirik eskatzen eta hori dela eta nahiko egokia da gazteentzat. Bere bi aplikazio adar erabilenak joku edo animazioak egiteko eta, sentsore eta ekintzaile erantsiz, testuinguru bat kontrolatzea dira. Edizio honetan HIRU3 online eskaintzen du tban.


Sunday, May 13, 2012

XIV. ERDI AROKO AZOKA

Aurten ospatzen ari da Balmasedan bere XIV. Erdi Aroko azoka. Herria honelako zapore berezietan murgiltzen da, garai bateko zaporea non gizakiak begi bistako teknologia menperatzen baitzuen. Eskulanak, animaliekin jardun, saltzaile, … eta aurten, bereziki, funanbulismoa, akrobaziak, eta antzeko jarduerak.

Saturday, May 05, 2012

Honenbesterako?


Krisi sakon batean murgilduta eta, ohikoa denez egoera horietan, euskal taldeak goian sailkapenetan: Errugbian  txapeldunak, saskibaloian hirurak “play off” jolastuko dute, … eta futbolean Athletic bi finaletan. Aurreko kopako finalean, krisia hasi berria zenean, Athleticeko jarraitzaileek 23 miloi euro gastatu ei zituzten Balentzian. Aurten Madrilera beste 20000 jarraitzaile hurbilduko dira eta Bukarest aldera 33 hegalaldi baino gehiago jadanik antolatuta daude.
Herrietan, nola ez, hainbat erakusketa. Beheko irudian Balmasedako udaletxean eskegitako oihala.