Friday, January 27, 2012

SOPA eta gero ACTA, Protestak hedatzen dari dira

Thousands of protesters have taken to Poland's streets over the signing of an international treaty activists say amounts to internet censorship.BBC

 Badirudi munduan zehar borroka hedatzen ari da bi joeren artean: transnazional enpresa batzuk defendatzen duena eta Internet erabiltzaile arruntek, zeinek informazioa libre higitzea defendatzen duena, daukatena. Duela egun batzuk Megaupload bertan behera utzi zuten, badirudi bere hurrengo proiektua gauzatu ez dezan (iTunes eta beste batzuen kalte erakarriko omen zuen, egileek bere ekoizpenetik %90 kobratuko lukete eta)

Thursday, January 26, 2012

Googlek pauso berria eman du erabiltzaileak gehiago kontrolatzeko

Bere eskuetan dituen zerbitzu guztien konfidentzialtasun politika bateratu du Googlek; modu horretan, erabiltzaile batek zerbitzu ezberdinetan dituen datuak gurutzatu ahal izango ditu. Aldaketak martxoaren 1etik aurrera jarriko ditu martxan konpainiak eta erabiltzaile guztiek onartu beharko dituzte, Googleren zerbitzuren bat erabili nahi badute, behintzat.
Googleren esanetan, aldaketek internetako erabiltzaileen esperientzia eta erosotasuna hobetzea dute helburu. "Laburbilduz, zerbitzu ezberdinak erabiltzen dituen pertsona, erabiltzaile bakar baten modura hartuko dugu aurrerantzean", aipatu du konpainiak.
Horrez gain, erabiltzaile baten datuak gurutzatuz, erabiltzaile horri hitzordu batera berandu iritsiko dela esan diezaioke Googlek: "Bere agenda aztertzeko aukera izango dugu, momentu horretan non aurkitzen den jakin dezakegu eta trafikoaren egoera ere jakin dezakegu".
Lehenengo aldia izango da, beraz, Googlek zerbitzu ezberdinetan parte hartzen duten erabiltzaileen informazioa bateratuko duena. Lege aldaketa honek kritika gogorrak jaso ditu kontsumitzaile elkarteen eta datuen babeserako elkarteen aldetik. Erabiltzailearen anonimotasuna mantzentzea askoz ere zailagoa izango dela deritzote elkarte hauek, eta Googlek kontrol zorrotzagoa ezarriko duela.
Hala eta guztiz ere, Googlek ezingo du erabiltzaile baten informazioa hirugarren batekin partekatu, baimenarekin ez bada behintzat. Gainera, erabiltzaile orok bere datuak errekuperatu ahal izango ditu (teorian bederen) nahi duen momentuan. (www.argia.com)

Saturday, January 14, 2012

Uhin elektromagnetikoak

ETBren programa batean eztabaidatzen da asuntua


Wednesday, January 04, 2012

Iasko Lizarrako foroan, DIRUA ETA ESPIRITUA

201ko udan Lizarrako foroan Joan Melek, Triodos Bank sortzailea, hitzaldi bat eman zuen izemburu horrekin, hau da, Dirua eta espiritua. Bertan hainbat dei egin die bai Frantziako iraultza zein antroposofía eta, nolabait egungo egoera azaltzeko. Hona hemen bideoa:


Sunday, January 01, 2012

2012 urte berri on!


Urte berrian gaude. Euskal Herrian jende anitz mendietara igotzen da lehenengo eguna ospatzeko eta sentsazio onekin hasteko. Irudian, Balmasedako udalak hau jakina, eskailerak eta guztiz Kolitxara erosoago :-) igotzeko prestatu ditu.
  Zer hurbilduko zaigu urte honetan? Tradizio batzuk ziklo bat amaitzear dagoela esaten dute; maiek -hain zuzen- urte honen amaieran finkatzen dute data. Politikariak kezkati, ekoizleek ez dute ekoizten behar zen kopurua, edo ekoizten duena ez da merkaturatzen behar den moduan, beraz atzamarkatu behar da edonon …