Wednesday, May 30, 2012

D. Jeronimo de Ayanz y Beaumont

"Historia" napartar pertsonai honetaz ahastu egin da, bere lorpenak itzelak izan arren. Elhuyarrek antolautako bideoen lehiaketan bigarrena geratu dena, Jeronimori buruz izan da:


Saturday, May 19, 2012

Libdub Nafar erresumaren alde

Talde dexente bildu dira datorren ekainaren 16an Irunean izango den bilkura oroi erazteko. Nafarroak independentzia galdu zuen urteurrena ospatzen da aurten eta hori dela eta lipdub prestatu dute hainbat erakundek

SCRATCH aguna Bilbon

Bilboko Alhondigan ari da ospatzen aurtengo Scratch eguna 2012, bertan 10-12 urteko neska mutil hartzen dute parte zenbait ikastetxetik etorrita. Scratch programazio lengoiaren ingurunea da, ez du zehaztasun sintaktiko handirik eskatzen eta hori dela eta nahiko egokia da gazteentzat. Bere bi aplikazio adar erabilenak joku edo animazioak egiteko eta, sentsore eta ekintzaile erantsiz, testuinguru bat kontrolatzea dira. Edizio honetan HIRU3 online eskaintzen du tban.


Sunday, May 13, 2012

XIV. ERDI AROKO AZOKA

Aurten ospatzen ari da Balmasedan bere XIV. Erdi Aroko azoka. Herria honelako zapore berezietan murgiltzen da, garai bateko zaporea non gizakiak begi bistako teknologia menperatzen baitzuen. Eskulanak, animaliekin jardun, saltzaile, … eta aurten, bereziki, funanbulismoa, akrobaziak, eta antzeko jarduerak.

Saturday, May 05, 2012

Honenbesterako?


Krisi sakon batean murgilduta eta, ohikoa denez egoera horietan, euskal taldeak goian sailkapenetan: Errugbian  txapeldunak, saskibaloian hirurak “play off” jolastuko dute, … eta futbolean Athletic bi finaletan. Aurreko kopako finalean, krisia hasi berria zenean, Athleticeko jarraitzaileek 23 miloi euro gastatu ei zituzten Balentzian. Aurten Madrilera beste 20000 jarraitzaile hurbilduko dira eta Bukarest aldera 33 hegalaldi baino gehiago jadanik antolatuta daude.
Herrietan, nola ez, hainbat erakusketa. Beheko irudian Balmasedako udaletxean eskegitako oihala.