Tuesday, October 30, 2012

Design and Technology


Espainiako Bigarren Hezkuntzaren Teknologiak zerbait antzekotasun dauka Britainia Handiko Design and Technology irakasgaiarekin; gure kasuan gaia zabalagoa da eta konpetentziak lortzeko prestatuta dago ere bai, adibidez, ikasleek ikas- prozesuaren jabe izanik ekintzailetza garatzen du, beti helmuga praktikoa izanik. Beheko bideoan britainiarrek bere irakasgaia azaltzen dute:


Saturday, October 27, 2012

Adibide eman


Aspaldidanik entzuten da nola gizartearen osagaiak iraultzen ari dira, bakoitzak bere betebeharraren alderantzizko portaera izanik: eliza gizonek inork baino bekatu gehiago egin ei dute (pederastia) OMSek (munduko osasuna erakundea) badu zer ikusirik txerto “per tutti” delako negozioan,  politika gizon-emakumeek guztion interesari begira beharrean bereak besterik ez dute defendatzen, justizia gorabeheren adibideak nonahi …
Irudian gidariei argazkiak egiten dizkien  Ertzaintzaren kotxe bat ikusten da, radar eta guztiz, lehenago edo geroago isunak jartzeko. Bistan dago gaizki aparkatuta dagoela, beste adibide bat non ADIBIDEA EMATEN EZ DUEN.