Sunday, December 30, 2012

Fracking, kontuz!!!

Fracking, edo haustura hidraulikoa, petrolioa eta gasa ateratzeko teknika bat da. Produktu hauek harkaitzetan txertatuta daudenean erabiltzen den teknika, hain zuzen. 
Nola funtzionatzen da? Ura, hondarra eta produktu kimikoak presioz xiringatzen dira gasa eta petrolioa atera erazteko. Non daude arriskua? Badirudi enpresek ez dute inoiz esan zer motako produktu kimikoak erabiltzen dituzten, zergatik? Azken urte hauetan AEBetan erabiltzen ari da eta honela lortu egin dute prezio konpetitibo merkatuan. Europan planteatzen ari da eta Kantabria zein Euskadi erkidegoan miatzen ari ei dira.  
EL Pais egunkarian New York unibertsitate baten irakaslea den Ingraffea jakintsuak azaltzen du zer problemak ekarriko lituzke sistema honek. Alde batetik, metanoren hedatzea, negu efekturako CO2 baino 4 bider du ahalmena; beste aldetik, akuiferoentzako arriskuak, eta uraren kalitatea galtzen badugu, Mena eta kadagoa haranean adibidez, akabo.

Friday, December 28, 2012

The next years


Petrolioaren menpekotasuna nabarmena da gure egungo gizartean baina, zer gertatuko da elementu beltz hori murrizten denean? nola birkokatuko dira gizartearen osagaiak? Hurrengo bideoan galdera hauek haien buruei egiten diete gure auzokideek, Britainia handikoek:

Thursday, December 27, 2012

Deficit? Wich deficit?

Zer balio eransten diote gure gizarteari finantza ingeniariek?  hauek dira haien asmakizunak, herritarrei dirua zelan kentzea, politikarien laguntzaz?

Tuesday, December 18, 2012

Teknologia zer den

Esanahi ugari dauka teknologia hitzak: batzuentzat tramankuluetaz arduratzen dena da, beste batzuk eskulanekin erlazionatzen dute, beste kasutan informazio teknologiarekin lotzen dute, edo zientzia aplikatuta... "teknologo" on bat aurreko eta beste askoren sintesia eta ezagutza zabala izan behar du, beste konpetentzien artean...

Sunday, December 09, 2012

Durangoko azoka


Une egokia abenduaren hasierako egunak honelako azoka gauzatzeko. Durangon biltzen dira ekoizle, banatzaile eta erosle, denak euskal kultura eusteko asmoz.
Garai hau, globalizazio garaia ei dena, ekonomiaren goraberak klase ertaina  murrizten du, gero eta meheago bihurtzen; neoliberalismoa aurrera doa gure inguruan, famili zehatz batzuen onean, baina gehiengoari kaltetzen... noiz arte ez dakigu. Burutazio hauek egoerak azokari mina egingo ez ote dion erakartzen dute.
Ekitaldi anitz, 300 baino gehiago, baina bata oso bitxia: Euskararen herriaren konstituzioa; orain daukaguna aldatzeko ordua heldu zaiola uzten dutenak hedatzen ari diren momentuan atera da lan hau. Idealismo hutsa?