Sunday, February 12, 2012

PERRETXIKOAK EMANGO DITUZTEN GAZTAINONDOEK

Zallako Frutagintzako Estazioa hil honetan hasi da mendiko lursail batean landatzen. Fruta ekoizten duten gaztainondo hauek gaztaina handiak emango dituzte laugarren edo bosgarren urtean, eta boletusa bi urte geroago, inokulazioaren teknikaren bidez.
Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak nekazaritza ekologikoaren barruan baso-jarduera berritzat hartzen du zuhaitzen inokulazioa. Kasu honetan, Zallako Frutagintzako Estazioa gauzatzen ari den esperimentuan, gaztainondoek, onddo-haziak era artifizialean filtratzearen bidez, jateko moduko perretxikoak emango dituzte, gaztainez gain.
Teknika hau hirurogeita hamarreko hamarkadatik da ezaguna eta, horren bitartez, landarearen hazkundea % 30 altuagoa izan daiteke eta frutaren eta perretxikoen ekoizpena % 20ra arte igotzen da, sarritan egurraren balioaren gainetik.

Thursday, February 02, 2012

Utopia

 Eduardo Galdeanok adierazten du zenbait aurrerapen ...