Sunday, December 29, 2013

Iruña Veleia

Zer gertatu da Iruña-Veleian? Zergatik batzuk ontzat ematen dituzte aurkitutako grafitoak eta beste batzuk zeharo ezinezkoak? zergatik suntsitu dute hain azkar zenbait aztarna? Hurrengo bideoan azalpen batzuk ematen dute, aztarna egiazkoak zirenak uzten dituztenek.

Sunday, October 27, 2013

LOMCEren aurka gune askotatik

Lege Organikoaren prozesua aurrera doa eta erakunde askotatik horren kontra manifestazio eta adierazpen ikusi egin dugu azken egun hauetan, bakoitzak bere tokitik argudioak adierazten ditu:
  • Autonomia kolokan uzten du
  • Inklusibitate bertan behera lagatzen du
  • Teknologia arloa Curriculum errotik kentzen du
  • Errebalida gehiegi eta ohiko pirkarokeria: azterketa pasatzeko ikasiko dute  eta ebaluazio enpresak pozik!
  • Sare publikoa kaltetu egingo du, beti krisiaren aitzakiaz
  • ... / ...
 Hona hemen Almeriatik jasotako dekalogoa: "zergatik ez dela onartzen Wert legea":

Thursday, October 17, 2013

LOMCEren aurkako manifestazioa Bilbon

 Manifestaldiaren Lelo batzuk
Urriak 12an, manifestazio bat egin da Bilbon LOMCEren aurka. Badirudi gutxik usten dute Legea aurrera joango denik, eta honek nolabait erantzuna ahultzen ei du.
Egoeraren diagnositik hasita egia da Espainia eta Euskadiko egoerak ez dira antzekoak. Adibidez, eskola ustearen indizeari dagokionez, Euskadik Europako maila antzekoa dauka, Espainiakoa baino askoz hobeagoa, honela beste parametro askorekin ere gertatzen da, Lanbide heziketaren kasu.
Estatuko Lege Organikoa izanik Erkidegoetan bete behar da osoz, baina hezkuntzari dagozkion konpetentziak Euskadik baditu guztiak, beraz, kontraesana dago eta Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa jarriko duela esan du.
Beste aldetik, Euskal Curriculuma garatzen ari da. Bere asmoa galdera bati erantzun ahalik eta zuzenena ematea zen hasieratik: Euskal Herrian zer atera behar da ezagutzen, zer menperatu behar du gazte batek 16 urte betetzen dituenean eta eskolatik igaro ostean? Eredua garatzeko munduko ikasketa aurreratuenak ikertu ostean konpetentziak hartu ziren erreferentzia moduan, eta ez irakasgaiak. Estatuko gobernuak, aldiz, atzera jotzen du 35 edo 40 urte eta berriro hartzen ditu irakasgaiak irizpide bezala. Ez hori bakarrik, irakasgai ardatz zerrendatik Teknologia kentzen du, gizartea gero eta teknologikoagoa izan arren. Paradoxa hau gero ulertzen da Lanbide Heziketari ematen dion tratua ikustean. Badirudi Heziketa teknologikoa ibilbide akademikoan dauden ikasleek ez dute behar (?) aldiz, heziketa hori Lanbide Heziketa ikasiko dutenek jorratuko dute soilik. Curriculuma nahiko ez-orekatua geratzen da. 1986 urtean jadanik Archer-ek zion: "El establecimiento de la tecnologia como tercera área al lado de las ciencias y las humanidades se justifica no tanto en la existencia de objetos de estudio diferentes, como en el hecho de que la aproximación al conocimiento desde la tecnología, la manera de saber, es diferente. Mientras la ciencia es el cuerpo de conocimiento teórico basado en la observación, la medida, la hipótesis y la experimentación, y las humanidades son el cuerpo de conocimiento basado en la contemplación, la crítica, la evaluación y el discurso, la tecnología, como tercera área, es el cuerpo de conocimiento basado en la sensibilidad, la invención, la validación y la implementación".
Ebaluazioak finkatzen ditu curriculumaren gainontzeko osagaiak. Eta osagai honetan Estatuak “Revalida” delako berezko froga jarriko du etapen amaieran: LH, DBH eta Batxilergoan. Bertan, esan den bezala, finkatuko du curriculuma de facto. Erkidegoei doitasunak besterik ez zaizkie egokitzen.

Sunday, October 06, 2013

Medikuntza energetikoa

Medikuntzan paradigma berri bat hurbiltzen ari dela ematen du. Zientziak dituen oinarrizko printzipioak agian ukitu behar dira apur bat etorriko dena ulertzeko gai izatea. Biofisikak irekitzen du mundu zabala non murgiltzea datozen urteetan.
http://www.gamisassociacio.org/video/Dr-Manel-Ballester/ helbidean aurkezpen luze bat aurki dezakegu. Hirurogei inguru diapositiba eta dagokion azalpen bana dago biltegiratuta webgune horretan.


Saturday, September 21, 2013

MEDITAZIOA

Ivan Oliveros, Kolonbiako Vedanta Advaitaz aditua, Artzentalesen egon da zenbait aldiz, horietako batean Meditazioa zer den adierazten zuen bitartean grabazioa egin zioten:


Mugak Europan azken 1000 urtetan

Nola aldatzen diren gauzak, eta zelan ez mapa baten gainean egiten diren mugak adierazteko lerroak, hain erraz ezabatzea eta bermargotzea diren!

Friday, September 20, 2013

Troiarrak

Politikoak baino troiarrak, politikan jarduten dira publikoak diren baliabideak kudeatzeko, gestio horretan "Externalizaioa ~ zerbitzuak kanporatzea, pribatizatzea" dago bere eginkizunen artean; gero ateratzen dira "res publikatik" eta pribatizatu zutenaz probetxu itzela ateratzen dute, hau da, guztiona zena beraien eskuetan uzten dute... listillos!  Noski, hau ez da pertsona bat edo bik egiten dutena, multinazionalak, elkar ezagunen batzuk, familia hau eta beste ... sare bat,  MAFIA esango genuke.

Saturday, August 31, 2013

Karrantzako Pozalagua gunea 2013ko tokirik bereziena leiatzen

Repsol enpresak urtero egiten du lehiaketa bat, "El mejor rincón" izendatzen du; Estatu mailan ea zeinek aukeratzen den tokirik hoberena, partaideen arabera.
Aurten Karrantzako kobazuloak, POZALAGUA deituta, hartzen du parte eta finalera heldu da. Finalean egoteko Internet bidezko bozketak irabaziz joan da. Zertan dira horiek? Epe batean Repsol-ek sortu duen Webgunean egunero bi boto eman ditzake partaide bakoitzak; noski partaide izateko izena eta helbide elektroniko bat eman behar dira .
Ea Enkarterriko txokoak eramaten du saria Caceresko Hervas judatarren auzoaren aurrean, beste finalista dena.



Thursday, August 22, 2013

HAU PITTU HAUK UEU-ri eman dio aurtengo saria

«Bihotzez eta bihotzetik» emandako saria da atzo (VIII-19) Bilboko Euskalgunean eman zena, Karmele Artetxe Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) zuzendariaren hitzetan. Hark jaso zuen Euskara Saria, unibertsitatearen izenean. Euskararen aldeko Hau Pittu Hau konpartsak urtero banatzen du sari hori, Aste Nagusian egiten duten bazkariaren ostean.
Euskalgintzan aritzen diren taldeen lana aitortzea da ekitaldiaren helburua. Aurten UEUri egokitu zaio, 1973tik «benetako euskal unibertsitatea» eraikitzen aritu delako, konpartsako kideen arabera. «Egun gizartean dauden irrika eta beharrak aztertuz, egokituz, eta, azkenik, lekua eskainiz». Hau Pittu Hau konpartsako kideek gogorarazi zuten konpartsak 25 urte bete zituela iaz, eta aldi berean UEUk bere 40. urtemuga ospatu zuela. Eta gaineratu zuten biak ala biak «euskaraz» funtzionatzen duten eta euskaltzaleen «topaleku» diren proiektuak direla.
«Herritik eta herriarentzat» sortutako edukiak ekoitzi eta plazaratzea da saria emateko beste arrazoietariko bat. UEUren izaera publiko eta soziala goraipatu zuten konpartsako ordezkariek. «Unibertsitatean euskaraz ikasteko eta ikertzeko lekua egokitu dute».
<!--[if gte mso 9]> Artetxek onartu zuen ez daudela sariak jasotzera ohituta, baina konpartsakoek egindako aitortza eskertu zuen. «Garai zail hauetan, zeintzuetan bestelako aitortzak kentzen zaizkigun, eskertzekoa da gure hurbileko jendearen eskutik halakoak jasotzea». Unibertsitateko gaur egungo zein garai bateko kideak ere bertaratu ziren ekitaldira
Txabi Albarado

Monday, August 05, 2013

Solar Quedada: Mario Gabiriari omenaldia

Aurtengo kortes-eko solarquedadari buruzko informazioa helbide honetan eskura dezake: http://www.solarquedada.net/
Abuztuaren 3 eta 4an ospatu da aurreko urteko egituraren moduko solarquedada. Eguzkia, energia berriztagarriak, permacultura, asmakizunak, ... Aurten aparteko interesa sortu du hidrogeno pilak, eta koipez mugitzen den beribilak.
Aipatutako edukiz gain, interes antzekoak partekatzen duen jendearen bilkura bihurtu da esandako solarquedada, bi egun elkarrekin igarotzeko, ideaiak elkar trukatzeko eta abar.
Urtero bezala omenaldi bat egin da eta kasu honetan herriaren semea den Mario Gabiriari egin zion omenaldia. Merezi du gizon honek, ekologismoaren munduan oso garrantzi handia izan duelako estatu mailan eta atzerrian ere bai.

"Toti", Tuterako taldearen lehenengo ekologista, Mario Gabiria eta Jose Maria Perea Soro, Alikanteko PIC (plataforma de iniciativas ciudadanas) presidentea.

Thursday, August 01, 2013

MAKERS

Uztailaren 13 eta 14an MAKERS delako bilkura ospatu zen Euskalduna zubiaren itzalean. Bilboko Itsas museoaren ondoan hainbat makers bere “produktuak” eraman zituzten: 3D inprimagailuak, joskintza elektronikoa, Arduino, Raspberri Pi, dronak, astronomia, jokuak, robotak, eta hainbat gauza. Normalean ez daude profesionalak, hobby moduan hartzen da eta  modu askea lan egiten da. AEBan sortu ei zen bilkura hauek egungo teknologia eta ideiak partekatzeko

FRACKING aurkako martxa


Fracking teknika gehiago ezagutzen joaten ari gara, nahiz eta enpresa batzuk isilean bere prospekzioak egiten jarraitu; zenbait hedabideak arduratu dira gai honekin eta blog eta guztiz eratzen ari dira.

Aurreko egunean Araba eta Bizkaiko bi mila inguru lagun bildu dira Gorbeian egoera hau aurrera jarraitzeko bere desadostasuna adierazteko. Partaide horietako asko Artabako “FRACKING EZ” plataforma kideak dira eta beste ikuspuntu erakutsi nahi diote gizarteari



Beste aldetik plataforma horrek argitaratzen duen buletinean (pdf) gauza harrigarria idatzi dute, hots, EIA, Energy Information Administration, agentziak dioenez, bakarrik izango zen bideragarria Kantauri eta Euskadiren arteko txoko batean. EIA erreferentzia-agentzia da energia munduan.
Hona hemen gai honekin erlazionatutako bideo-klipa 

Wednesday, July 17, 2013

VI. IKASNABAR Zallan & ZALLATECH


EHU eta Zallako udalak sustatuta ospatu da “Ikasnabar” VI nazioarteko biltzarra. Lehenengo aldiz ospatu da udalerri horretan eta, ematen du, jarraitzeko asmozekin geratu dela. Biltzarraren gaia hezkuntza teknologia da, bereziki unibertsitate mailan garatzen dena. Hau dela eta aurten puri purian dauden gaiak landu dira, besteak beste MOOC, hau da unibertsitateko urrutiko ikasketa masibo eta doakoa; PLE edo norberak zelan antolatzen dituen eskura daukan informazioa kudeatzeko tresna anitza;  E-learning plataformak edo azpiegitura ikas-irakasteko prozesua urrutik, telematikoki, garatzeko. Emaileak hiru egunen zehar aritzu izan dira, uztailaren 9, 10 eta 11an, hain zuzen.
Ondoko bideoan Zallako alkatea den Javier Portillo Berasaluzek, agurra ematen die partaideei.

"Zallatech" markak sortu du lehenengo proiektu teknologikoen lehiaketa, idei batzuk aurkeztu dira 1. edizio honetara eta maila nahiko ona erakutsi dute, batzuk besteak baino garatuagoak eta ondoko bideoan finalera heldu ziren 6ak erakusten dira:

Tuesday, July 16, 2013

AGUR MENDEBALA


 Antolatzaileak agurra ematen

Dozena bat urte igaro ondoren 2013ko uztailaren 6an agurtu egin da Mendebala. Urtero ospatzen zen jaialdi hau uda hasi berria denean, asteburu batean. Kantauri itsasaldera ematen duten herrien kantak eskaintzen ziren bertan: Galizia, Asturias, Kantabria, Euskal Herria, Aragoiko, Gaztela, Akitania, Bretainia, … Zelten kutsua sumatzen zen abesti gehienetan.
Eskenatoki zoragarrian abesten zuten talde bat bestearen ostean. Zuhaitzak, larreak, giro epela, gau magikoak, eguratsa aparta, soinu zorrotzen artean gazte batzuk saltoka, beste batzuk txosnetan edo ondoko postuetan erosten. Ahaztu ezina.
Zergatik geratzen da bertan behera jaialdi berezi hau? Antolatzaileek diotenez krisiaren ondorioa da, dirua ez da heltzen lehen bezala. Agian ere, partaide batzuk nekatu egin dira eta beste ziklo berri bati ekin behar diotela, edozein kasu musika komun eta herrikoi hori ezin da gelditu.
Azken saio honetan Xabi Agurruzaga, Aira da Pedra, Celtas Cortos, Prau eta Emon aritu dira eta egoerari buruz zenbait iruzkin egin zuten.
 Celtas Cortos-ek ezin zuten azken jaialdia galdu eta abesti zahar zein berriez hornitu zuten gaua 
  

Sunday, May 26, 2013

Tecnologia en acción

Balentziako Teknologia irakasleen elkarteak web bat sortu du LOMCE legeak oinarrizko teknologian (DBH eta Batxilergokoa) duen eragina adierazteko, eta nolabait salatzeko ere bai.
Estatu mailan badago plataforma bat Teknologia irakasleen elkarteak batzen dituena: PEAPT du izena eta bere bloga elikatzen du helbide honetan: http://peapt.blogspot.com.es/

Ekimena honetaz gain, beste ekintza egin dute aipatutako eragina gizarteak hobeto bistaratzeko, adibidez, flasmob bat muntatu zuten Balentzia iriaren erdigunean. Ehundik gorako partaide gelatu moduan agertzen dira zera adierazteko: "Teknologia barik dena geldituta geratzen da"

Friday, May 24, 2013

Zallako bertso eskola jaialdia

Urtero bezala,  aurten maiatzaren 17an hain zuzen, ospatu da Zallako antzokian bertso jaialdi bat. Bertan 5 bertsolari aritu dira publiko ugariren aurrean, haien artean bertso eskolako gazteak.
Alaia Martin, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Amezaga eta Jone Uria izan dira bertsolari gonbidatuak eta bi ordu atsegin eskaini dizkiete ikustera joan ziren guztiei, bereziki Beñat Amezagak bertoko bertsolari gaztea.

Bertso eskolako gazteek puntua jarri zieten  grabatutako bideo batean bertsolari banari, atal honek interesa areagotu die eskolako gazteei, bere burua eta ahotsa pantailan bistaratzean.


Fracking, badago esperientzia

Heltzen ari da Europara Fracking teknika hau, baina jadanik bereak egin ditu  Amerikako Estatu Batuetan. Aurreko post batean azaltzen zen nola eratzen zen teknika, orain YouTuben dagoen bideoa txertatzen dut bistaratzeko nolako portaera daukate honetan jarduten duten empresek,

Tuesday, May 14, 2013

Sansung eta 5G

Hemendik ez dugu oraindik 4G dastatu eta Korean ari dira 5Grekin aritzen naturaltasun osoz. Irudian teknikariak frogak egiten -ematen du edozein garajen daudela- Horra hor mundua eraldatzen ari direnak

Tuesday, April 09, 2013

Jose Luis Sanpedro hil da

José Luis Sanpedro hil egin da apirilaren 8an. Nahiz eta 96 urte beteta izan, oso buru azkarra zela adierazi zuen.
M15 mugimenduarekin lotuta izan da eta azken bi urte hauetan erreferentzia bezala hartu dute.  Dena dela, eta guzti hau aparte, bere lana oso zabala izan da literaturan: "La sonrisa etrusca", "El amante lesbiano", "La ciencia y la vida", "La senda del drago", .... eta ekonomia inguruan liburu multzo bat ere gauzatu zuen, adibidez, "Realidad económica y análisis estructural", "Los mongoles sobre Bagdad" eta abar.
Bakean izan bedi!

Monday, April 08, 2013

Paradoxa


Epaileak koke- kontrako koordinadorari arrazoia eman dio, instalazioak ez ditu baldintza guztiak betetzen (kostaldeko legearena, arriskutsuak diren jarduerek bete behar dituzten arauak, eta abar) hala ere, inaugurazioa aurrera joan da eta pasa den egunean, apirilaren 3an, KOKE instalazioak ofizialki inauguratuta geratu dira. Zertarako balio duen “Justizia” inork pentsa dezake, ekintza hau oraindik baimenik gabe egin zuelako.
Bertan izan dira pertsona ezagunak: politikariak, finantza gizonak, eta abar; falta direnak lehendakaria eta aldundiaren nagusia, susmagarria.

Tuesday, March 26, 2013

Errealitate hedatuta, gehituta, ...

Daramagu hiruzpalau urte entzuten kontzeptu hau, Augmented reality, ingeleraz. Aplikazioak gero eta hedatuagoak eta joko moduan erabiliko da gertu ikasgeletan (jadanik experientziak daude)

Ezinezko geometria

Jansensonek proposamen bat aurkezten digu, 7 x 9 pieza dituen sasi mosaikoekin jolasten du gizon honek. Gezurra dirudi arren mozketak egin eta aleak falta ala sobratu egiten dute,

Permafrost

Abisua azpaldidanik izan arren honelako berriak bueltatzen direnean kexka sortzen da berriro gure gogoan. Badiruri gradu t´erdi bat igotzen bada lurraren ondoko tenperatura, urtuko da permafost; horren ondorioz metano itzalezko kantitatea askatuko da eta negutegi efektua areagotu egingo ei da. Ez hori bakarrik, material horren gainean dauden eraikuntza eta beste gauza bertan behera amaituko da. Esteka helbide honetan: NCYT.

Sunday, March 17, 2013

LOMCE Enkarterrin erantzuna

Martxoaren 15ean ospatu egin da bilera bat, Zallako kultur etxean, LOMCE jendearen aurrean aurkezteko.
Parte hartze nahiko handia eta orokorrean kezkatuta zenbait arrazoitik: legea oso zentralista delako, euskara errekuperatzeko prozesuari min egin diezaioke, irakasgai batzuek kalte egiten diolako –Teknologia barne, … baina, orokorrean, bere filosofia baztertzailea izan da gehien axolatzen dien partaideei.

Thursday, February 28, 2013

Aniceto Calceta y la Tecnologia

Hitzaldi hau Meridan ospatu ei zen eta Guillermo Fesser-ek, Gomaespuma kide bat, bere lana aurkezten du, bide batez errepasu bat ematen dio egungo egoerari. Ia ordu oso bat irauten duen bideo, pena merezi du ikustea:

Sunday, February 17, 2013

Hezkuntza Filosofia Vedantaren ikuspuntutik

Ivan Oliverosek Artzentaleseko Amalurraren egoitzan emandako hitzaldiaren zati bat bistaratzen da hurrengo bideoan. Filosofia Vedantaren ikuspuntutik zelan planteatzen den hezkuntza, hauxe izan gaiaren leloa.

Tuesday, February 12, 2013

Mimetiz, tren geltoki berria

Zallako Mimetiz auzoa tren geltoki berri bat estreinatzen ari da egun hauetan, Bilbotik Santanderrera dagoen trenbidean aurkitzen da eta Aranguren geltokiaren hurrengoa kokatzen da Karrantzarako noranzkoan. 
Berezitasun nabarmena bere kokapena da: malda batetan, hain zuzen; horra heltzeko igogailua prestatu dute eta honela Zallako erdigunetik oso gertu geratzen da tren geltoki hau: azoka, udaletxea, anbulatorioa, institutua, frontoia, Eguzki egoitza eta abar luze bat eskura daude puntu horretatik. 

Ongi izan arren, kezka pare bat sortu dira hiritarrengan: lehenengoa trenen mugimenduaren maiztasuna da, oso eskasa; bigarrena, tren-geltokia dagoen maldan ikusitako lur jausiak. Ura gainezka egin du ondoko mendixkan otsail euritsu honetan eta puntu pare batetan begi bistan utzi ditu zuloak, irudietan ikusten den legez. Arduradunak informatuta izatea espero dugu! 

Tuesday, February 05, 2013

Inausketa


Abenduan da garaia, eta ilbehera momentua inausketa egiteko. Honela dio tradizioak. Hala ere, jakin behar da zelan egiten den operazioa. Zallako fruitagintza estazioan ikastaroak eman dira inausketa egiten ikasteko.
Irudian, intxaurrondoa, adarra potoloa kendu ostean likido bat jariotzen zaio honelako itxura hartuz. Gaixotasuna duela ematen du. Zer aholkatzen da kasu honetan? agian buztina jarri zaurian bertan?

Otsailean, nahiz eta euria eta elur bota, mahatsondoko ohiko lanekin jarraitzen dute. Irudian Balmasedako malda batean landareak egokitzen

Sunday, January 20, 2013

Euritakoa eta gero


Egun hauetan euri asko egiten ari da Europako alde honetan, baina baita,  noizbehinka, haize bortitza ere bai. Lotzen baldin baditugu bi elementu horiek errez imajina dezake hainbat euritako zakarrontzietan … eta orain dator irudimena, zer egin tresna hauekin haizete batek egoera tamalgarria uzten dituenean?
Oihala berreskuratu eta, josteko makina ongi koipeztu, azkenean ondoko bezalako poltsak gauzatu arte. Pentsa dezakegu beste objektu ere egin dezakeela oihala zein hagatxoen birziklatzearekin, ea norbaitek sortzen du beste zerbait!

Euritea

Hogei egun daramatzagu 2013 urte honetan eta nahiko euri bota du jadanik, datorren astean honela jarraituko ei du.
Kadagoa Haranan Alonsotegin, Sodupen eta Gueñes esparru batzuetan gainezka joan da ibaia. Agian Ordunte urtegia noizbehinka zabaldu behar izan dute ura askatzeko eta une larrietan ez izateko estutasunik.
Balmasedan altuera majo hartu du baina ez du bere erretenetik alde egin, beheko bideoan ikus dezaken moduan.

Thursday, January 17, 2013

EUSKO martxan

 Urtarrilaren 15ean aurkeztu dira eusko 5 txartel ereduan, Baionako Halles-etan iragan den prentsaurrekoan.
Txartel horiek, Bob Edme-k egindako argazkiak Ramuntxo Partarrieu-ren maketaren gainean, urririk, errepresentatzen dituzte alde batean leku enblematikoak, eta bestean iparraldeko aktibitate ekonomiko eta kulturalak.
Euskoek bost seguritate sistema dituzte :
  • filigrano bat
  • urreztadura berotua
  • puntzoi edo zigiluak (itsuek erabil ditzaketenak txartelen identifikatzeko)
  • fotokopien kontrako tinda fluorezentea
  • eta bosgarren sistema bat, diskretuagoa, segeretua egonen dena !

Hitzordua larunbatean Laborantxa Ganbaran
1,2,5,10 eta 20 eusko txartelak aitzin agerraldian aldatuak izanen dira euroen kontra Laborantxa Ganbararen urte betetzetan, urtarrilaren 19an Ainiza Monjolosen 9taik atsaldeko 2ak arte.
Euskoen erabilpen orokorraren bultzaketa, urtarrilaren 31an iraganen da Iparralde osoan, Eusko sarearen aldagunetan. Harpidetuek aldagune horietan eskuratzen ahalko dituzte bere kide kartak, euskoen erabiltzeko beharrezkoak, baita zerbitzu emaileen aurkibidea nun agertuko diren jadanik euskoak onartzen dituzten lehen komertsio, enpresa eta elkarteak.
Bestalde, paperezko moneta horrez gain 2013 erditxua aitzin agertu behar liteke moneta elektroniko bat, Interneten bidez transferentziak egin ahal izaiteko profesionalen artean.
Beste berrikuntza : on-line harpidetza
Oraindik goiti posible da %100ean euskoari internetez harpidetzea, kotizazioa sistema segurtatu baten bidez pagatuz (5€/urtea minimum). Hemen klik egin : harpidetza.
Ez gehiago duda, euskoa sustenga ! Harpidetu eta zuen inguruan harpidearazi, urtarrilaren 31an, bulktzaketarako, ahal bezain bat izan gaiten !
Harpidetza beharrezkoa da erebai Euskoaren bultzaketa Biltzar nagusian parte hartzeko, urtarrilaren 26an larunbatez Uztaritzen, 9ak30tan. Denak ongi etorriak dira, eta posible izanen da bertan harpidetzea 9taik goiti.

Wednesday, January 16, 2013

LOMCEK EZ DU TEKNOLOGIAREN ALDEKO APOSTUA EGITEN

Jakina da LOMCEK ez du Teknologia Batxilergoan ikusi nahi, ez eta DBH 4. mailan ere ez. "Salvados" delako programan, http://www.lasexta.com/videos/salvados/2012-mayo-27-2012052700007.html,  guillermo Dorronsorok planteatzen du guztiz kontrako ideia, bereziki krisi garai honetan.. Dorronsoro IK4 ( http://www.ik4.es/es/default.asp ) presidenteordea da eta oso lanpeturik nabil Euskadiko enpresen lehiakortasuna eusten.