Wednesday, July 17, 2013

VI. IKASNABAR Zallan & ZALLATECH


EHU eta Zallako udalak sustatuta ospatu da “Ikasnabar” VI nazioarteko biltzarra. Lehenengo aldiz ospatu da udalerri horretan eta, ematen du, jarraitzeko asmozekin geratu dela. Biltzarraren gaia hezkuntza teknologia da, bereziki unibertsitate mailan garatzen dena. Hau dela eta aurten puri purian dauden gaiak landu dira, besteak beste MOOC, hau da unibertsitateko urrutiko ikasketa masibo eta doakoa; PLE edo norberak zelan antolatzen dituen eskura daukan informazioa kudeatzeko tresna anitza;  E-learning plataformak edo azpiegitura ikas-irakasteko prozesua urrutik, telematikoki, garatzeko. Emaileak hiru egunen zehar aritzu izan dira, uztailaren 9, 10 eta 11an, hain zuzen.
Ondoko bideoan Zallako alkatea den Javier Portillo Berasaluzek, agurra ematen die partaideei.

"Zallatech" markak sortu du lehenengo proiektu teknologikoen lehiaketa, idei batzuk aurkeztu dira 1. edizio honetara eta maila nahiko ona erakutsi dute, batzuk besteak baino garatuagoak eta ondoko bideoan finalera heldu ziren 6ak erakusten dira:

Tuesday, July 16, 2013

AGUR MENDEBALA


 Antolatzaileak agurra ematen

Dozena bat urte igaro ondoren 2013ko uztailaren 6an agurtu egin da Mendebala. Urtero ospatzen zen jaialdi hau uda hasi berria denean, asteburu batean. Kantauri itsasaldera ematen duten herrien kantak eskaintzen ziren bertan: Galizia, Asturias, Kantabria, Euskal Herria, Aragoiko, Gaztela, Akitania, Bretainia, … Zelten kutsua sumatzen zen abesti gehienetan.
Eskenatoki zoragarrian abesten zuten talde bat bestearen ostean. Zuhaitzak, larreak, giro epela, gau magikoak, eguratsa aparta, soinu zorrotzen artean gazte batzuk saltoka, beste batzuk txosnetan edo ondoko postuetan erosten. Ahaztu ezina.
Zergatik geratzen da bertan behera jaialdi berezi hau? Antolatzaileek diotenez krisiaren ondorioa da, dirua ez da heltzen lehen bezala. Agian ere, partaide batzuk nekatu egin dira eta beste ziklo berri bati ekin behar diotela, edozein kasu musika komun eta herrikoi hori ezin da gelditu.
Azken saio honetan Xabi Agurruzaga, Aira da Pedra, Celtas Cortos, Prau eta Emon aritu dira eta egoerari buruz zenbait iruzkin egin zuten.
 Celtas Cortos-ek ezin zuten azken jaialdia galdu eta abesti zahar zein berriez hornitu zuten gaua