Saturday, August 31, 2013

Karrantzako Pozalagua gunea 2013ko tokirik bereziena leiatzen

Repsol enpresak urtero egiten du lehiaketa bat, "El mejor rincón" izendatzen du; Estatu mailan ea zeinek aukeratzen den tokirik hoberena, partaideen arabera.
Aurten Karrantzako kobazuloak, POZALAGUA deituta, hartzen du parte eta finalera heldu da. Finalean egoteko Internet bidezko bozketak irabaziz joan da. Zertan dira horiek? Epe batean Repsol-ek sortu duen Webgunean egunero bi boto eman ditzake partaide bakoitzak; noski partaide izateko izena eta helbide elektroniko bat eman behar dira .
Ea Enkarterriko txokoak eramaten du saria Caceresko Hervas judatarren auzoaren aurrean, beste finalista dena.



Thursday, August 22, 2013

HAU PITTU HAUK UEU-ri eman dio aurtengo saria

«Bihotzez eta bihotzetik» emandako saria da atzo (VIII-19) Bilboko Euskalgunean eman zena, Karmele Artetxe Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) zuzendariaren hitzetan. Hark jaso zuen Euskara Saria, unibertsitatearen izenean. Euskararen aldeko Hau Pittu Hau konpartsak urtero banatzen du sari hori, Aste Nagusian egiten duten bazkariaren ostean.
Euskalgintzan aritzen diren taldeen lana aitortzea da ekitaldiaren helburua. Aurten UEUri egokitu zaio, 1973tik «benetako euskal unibertsitatea» eraikitzen aritu delako, konpartsako kideen arabera. «Egun gizartean dauden irrika eta beharrak aztertuz, egokituz, eta, azkenik, lekua eskainiz». Hau Pittu Hau konpartsako kideek gogorarazi zuten konpartsak 25 urte bete zituela iaz, eta aldi berean UEUk bere 40. urtemuga ospatu zuela. Eta gaineratu zuten biak ala biak «euskaraz» funtzionatzen duten eta euskaltzaleen «topaleku» diren proiektuak direla.
«Herritik eta herriarentzat» sortutako edukiak ekoitzi eta plazaratzea da saria emateko beste arrazoietariko bat. UEUren izaera publiko eta soziala goraipatu zuten konpartsako ordezkariek. «Unibertsitatean euskaraz ikasteko eta ikertzeko lekua egokitu dute».
<!--[if gte mso 9]> Artetxek onartu zuen ez daudela sariak jasotzera ohituta, baina konpartsakoek egindako aitortza eskertu zuen. «Garai zail hauetan, zeintzuetan bestelako aitortzak kentzen zaizkigun, eskertzekoa da gure hurbileko jendearen eskutik halakoak jasotzea». Unibertsitateko gaur egungo zein garai bateko kideak ere bertaratu ziren ekitaldira
Txabi Albarado

Monday, August 05, 2013

Solar Quedada: Mario Gabiriari omenaldia

Aurtengo kortes-eko solarquedadari buruzko informazioa helbide honetan eskura dezake: http://www.solarquedada.net/
Abuztuaren 3 eta 4an ospatu da aurreko urteko egituraren moduko solarquedada. Eguzkia, energia berriztagarriak, permacultura, asmakizunak, ... Aurten aparteko interesa sortu du hidrogeno pilak, eta koipez mugitzen den beribilak.
Aipatutako edukiz gain, interes antzekoak partekatzen duen jendearen bilkura bihurtu da esandako solarquedada, bi egun elkarrekin igarotzeko, ideaiak elkar trukatzeko eta abar.
Urtero bezala omenaldi bat egin da eta kasu honetan herriaren semea den Mario Gabiriari egin zion omenaldia. Merezi du gizon honek, ekologismoaren munduan oso garrantzi handia izan duelako estatu mailan eta atzerrian ere bai.

"Toti", Tuterako taldearen lehenengo ekologista, Mario Gabiria eta Jose Maria Perea Soro, Alikanteko PIC (plataforma de iniciativas ciudadanas) presidentea.

Thursday, August 01, 2013

MAKERS

Uztailaren 13 eta 14an MAKERS delako bilkura ospatu zen Euskalduna zubiaren itzalean. Bilboko Itsas museoaren ondoan hainbat makers bere “produktuak” eraman zituzten: 3D inprimagailuak, joskintza elektronikoa, Arduino, Raspberri Pi, dronak, astronomia, jokuak, robotak, eta hainbat gauza. Normalean ez daude profesionalak, hobby moduan hartzen da eta  modu askea lan egiten da. AEBan sortu ei zen bilkura hauek egungo teknologia eta ideiak partekatzeko

FRACKING aurkako martxa


Fracking teknika gehiago ezagutzen joaten ari gara, nahiz eta enpresa batzuk isilean bere prospekzioak egiten jarraitu; zenbait hedabideak arduratu dira gai honekin eta blog eta guztiz eratzen ari dira.

Aurreko egunean Araba eta Bizkaiko bi mila inguru lagun bildu dira Gorbeian egoera hau aurrera jarraitzeko bere desadostasuna adierazteko. Partaide horietako asko Artabako “FRACKING EZ” plataforma kideak dira eta beste ikuspuntu erakutsi nahi diote gizarteari



Beste aldetik plataforma horrek argitaratzen duen buletinean (pdf) gauza harrigarria idatzi dute, hots, EIA, Energy Information Administration, agentziak dioenez, bakarrik izango zen bideragarria Kantauri eta Euskadiren arteko txoko batean. EIA erreferentzia-agentzia da energia munduan.
Hona hemen gai honekin erlazionatutako bideo-klipa