Tuesday, August 05, 2014

2014 SOLAR QUEDADA

Seigarren urtez ospatu zen Kortesen “QUEDADA SOLAR” delako bilkura. Ohi den bezala agorrilaren lehenengo asteburuan.
Energia gaiaren inguruan mugitzen dena interesatzen zaien jendea bereziki hurbildu zen bertara; nola ez, energia berriztagarriz funtzionatzen diren asmakuntzen zaleak ere bai. Horien ezker bazkaria zein afaria eguzki labe edo kontzentragailuetan prestatzea posiblea da eta sukaldariei asko laketzen zaie: zapore ezin hobeago, ingurumenari kalterik egin barik, merkeago, eta gainera lagunekin partekatzeko. Aurten Suitza eta Mexikotik etorritako Michael Goëtz eta Victoria Aguilera hurbildu ziren; azken honek elikadura zelan tratatu luze mantentzeko azaldu zuen ere bai.
Sukaldea aldenduz beste asmakizun ugari erakutsi zituzten Luis Perez, Gasteizko Taer enpresakoa eta beste partaide batzuk.
Ane Garcés-ek, astrofisikaria, eguzkia aurkeztu zuen, eta bere teleskopioaren ezker argizagia hurbildu zitzaien ikusleei.
Manel Riverok hitzaldi pare bat eta tailer bat eratu zituen jendeari energiaren kontzeptuak eta teknologiak hurbiltzearren.
Asmakuntzaz gain, hausnarketa sakonagoak egin ziren, paradoxak ateratzen: zelan eguzki gainezka duen Estatu batek atzera bultza nahi dituen energia berriztagarrien bidez lortzen den energiak? Zelan aurreztu energia? Etorriko zaigun kontadore digitalak, eta abar luze bat. Bereziki Manolo Vilchez-ek zer aukera daude oligopolioei aurre egiteko eta, bide batez, gure ingurumena babesteko azaldu zuen, Som Energia eta Goiener kasuak.
Beste motako energiak maneiatzen dituen Mario San Miguel-ek, errezitaldia eman zuen. Jendea oso pozik atera zen Marioren “bakarrizketa” eta abestiak entzunda.
Urtero omenaldi bat egiten dio Lurraren alde nabarmenki aritzen den pertsona bati. Aurten Petra Jebens-i eman zion saria eta errekonozimendua. Bera eta bere senarra arkitektura bioklimatikoaren munduan aritzen dira; gaur egun Alemaniatik ekarritako master bat online eskaintzen dute ere bai..