Sunday, June 08, 2014

Udaberria eta arte

 
Udaberria amaitzear dagoenean orain ohartzen da beroa Balmasedan. Hiribildu honetan arte kalean zehar kokatu dute eguraldi ona aprobetxatuz jendeak  patxadaz ikusteko.

Lanak ikusgai beste aukeren artean, adibidez, erdigune historikoa, museoak, bereziki "La Enkartada" izenekoa (antzinako ehungintza lantegia) eta beste.

Sunday, June 01, 2014

Gorantz goaz, go go

Ospatzen da 2014ko ekainaren lehenengoan Euskal Eskola Publikoaren jaia, urtero bezala duela 23 urtetik. Aurten, lehenengoz, Enkarterrira heldu da ospakizuna, Balmasedara hain zuzen. Herria ongi egokitu gune batzuk izateko hainbat ekitaldi ospatzeko.
Instituzional aldetik Urkullu Lehendakari bera eta Hezkuntza kontseilaria, Uriarte andrea, etorri dira. Urkullu Eskola Publikoaren aldekoa agertu da eta bere hitzetatik apustua irmo mantenduko duela ulertu ahal da.

Berde gorroto dute

Badirudi diru apur bat dagoela eta ez dugu idearik zelan gastatu, non inbertitu; orduan bati bururatzen saio biribilgunea egitea eta horra hor! berdegunea pikutara eta horren truke asfalto. Orain arte Bilbo - Santander errepidea eta bertatik ateratzen diren bi adarrak ongi ordenatuta daude, faltatzekotan oinezkoek erabiltzeko lurazpiko pasabide bat izango zen, osasun zentro eta kiroldegira joateko bereziki.
Esparru berde hori osasun zentro baten ondoan ez dago gaizki, ikusiko dugu zelan geratzen den hurrengo galipot gunea!