Thursday, November 05, 2015

Makers

Obijuan, Juan González, teknologia libre defendatzen du, software, hardware, ezer gauzatzeko behar den guztia begi bistan lagatu beste edonork objektu edo sistema horrekin aurrera eramateko. Puri purian dago gaur egun maker filosofia, Obijuanek defendatzen duena, hain zuzen.

Saturday, August 29, 2015

2015ko UDA

Beste tresna digital erabiltzean, blog hau abandonaturik laga dut. Bisitatu ostean urte honen udan jasotako hunkipenak eta inpresio laburki argitaratzea pentsatu egin dut.

Bisitak, turistak, ... Sarritan heltzen dira Balmasedara turistak, inoiz familiak, bikoteak eta maiz, autobus osoak. Hor ikusten dira argazkiak ateratzen, alde zaharreko bitxikeriak miatzen, zerbait tabernetan hartzen, patxadaz, lasai.
Bizkaiko hiribildu zaharrena izanik hainbat gauza geratu da "inprimatuta" bere morfologian, balmasedatarren jaietarako zaletasunez aparte (!)

Beroa areagotzen denean, uretan murgiltzea maite dute gazteek, horrez gain, zailtasunen bat edo beste deskubritzen badute ez dago ezer esaterik, horra antzinako kirola gure egunetan gauzatuta ume koxkor horiek egina.
Baina ze ondo datorkigu ekaitza sargoriaren nekea arintzeko. Ez da egunen bat edo bi uda honen zehar agertu diren ekaitzak. Mendien artean sarturik, soinua eta giro aparta sortzen da, beste arrazoi bat disfrutatzeko udan.

Ahaleginak egiten dituzte erakundeek herrian giro aberasteko. Udan zehar, eta urria heldu arte, erakusketa nahiko zabala dago libre ikusteko bai kaleetan zehar zein Horkasitas jauregian. Euskal artista batzuek eta Poloniakoak aurkezten dituzte bere lanak, beste zergati bat Enkarterrietan uda on bat igarotzeko.





Sunday, March 15, 2015

Bizkaiko bertsolari gazteen Bertso XXII txapelketa -2015- Zallan

Aurtengo Bizkaiko bertsolari gazteen Bertso XXII txapelketa Enkarterritik pasatu da martxoaren 11an. Zallako institutuan ospatu zen Enkarterri eta Uribe Kostaren arteko lehia.
Gazte mailan, institutu bertoko ikasleak diren Leire Portuges, Xabier Mardones eta Ander Uzelai, gutxigatik, Uribe kosta kideen aurrean irabazle geratu izan dira. Beste mailetan, berriz, kontrako emaitza atera dute enkarterrikoek. Orokorrean kostaldekoek aurrera egingo dute.
Nagusiak aurkezten.

Meatzaldeko biotopoa, bebestuta.


Aspaldidanik zegoen borroka hau martxan, hots, Galdames eta Triano inguruko mendiak biotopo babestuta izateko borroka. Badirudi Eusko Jaurlaritzak erabakia hartu eta legea atera egin du egun hauetan. Meatzaldeko biotopo bezala ezagutuko da esparru babestuta.
IZATE, zonaldeko ingurugiroaz kezkatzeen den taldea, bere blogean atera du berria.
Galdameseko harrobia eta Magdalena leitzearen sarbidearen konponketaz, besteen artean, birpentsatu behar izango dute