Sunday, March 15, 2015

Bizkaiko bertsolari gazteen Bertso XXII txapelketa -2015- Zallan

Aurtengo Bizkaiko bertsolari gazteen Bertso XXII txapelketa Enkarterritik pasatu da martxoaren 11an. Zallako institutuan ospatu zen Enkarterri eta Uribe Kostaren arteko lehia.
Gazte mailan, institutu bertoko ikasleak diren Leire Portuges, Xabier Mardones eta Ander Uzelai, gutxigatik, Uribe kosta kideen aurrean irabazle geratu izan dira. Beste mailetan, berriz, kontrako emaitza atera dute enkarterrikoek. Orokorrean kostaldekoek aurrera egingo dute.
Nagusiak aurkezten.

Meatzaldeko biotopoa, bebestuta.


Aspaldidanik zegoen borroka hau martxan, hots, Galdames eta Triano inguruko mendiak biotopo babestuta izateko borroka. Badirudi Eusko Jaurlaritzak erabakia hartu eta legea atera egin du egun hauetan. Meatzaldeko biotopo bezala ezagutuko da esparru babestuta.
IZATE, zonaldeko ingurugiroaz kezkatzeen den taldea, bere blogean atera du berria.
Galdameseko harrobia eta Magdalena leitzearen sarbidearen konponketaz, besteen artean, birpentsatu behar izango dute